2017/04/06

15 URTE



15 urte
Jon Musitu / 4.DBH

Komunikazio-asmoa: Erreflekzio bat transmititzea
Hartzailea: Edonor

Gaurko eguna bezala 2001. urtean jaio nintzen, eta badakizu zer?, atzera begirada bat botata pasa diren 15 urteak ti-ta batean pasa direla konturatu naiz.
Oroipen asko burura etortzen zaizkit 15 urte hauei buruz pentsatzen dudanean; nire lehenengo urtebetetzea, bizikletan ibiltzen ikasi nuenean, nire anaia jaio zenean,  eskolako lagunekin Laredora bidaiatu nuenean,… eta hainbat oroimen polit gehiago ahaztu nahi ez nukeenak. Egia esanez, gauza asko egin ditut urte hauetan.
Imagen relacionada
Baina beste ikuspuntu batetik begirata, benetan heldua izan baino lehen egin nahi nituen desio guztiak bete ditut?, nire ustez ez. Egia da bete ditudanekin asebete nagoela, baina betidanik esan den moduan, “amets egitea doan da” eta nire burua beti nagoen lekua baino pausu bat aurrerago egotea nahi dut. Horregatik, beti helmuga berriak jartzen naiz.

Hurrengo urteak pasata, ziur aski berdin pentsatuko dudala, eta hori ona dela uste dut, bizitzan gauza berriak egiteko momentuak ez direlako inoiz bukatzen eta horietatik sortutako oroipenak  betirako gogoratzea inportanteena delako.
Eta zuk, zer pentsatzen duzu zure iraganari buruz?

2016/03/17

2015/03/13

Bideoa


Aste honetan, nire taldekideek eta ni bideo bat egin dugu. Bideo hau gazteok perfektuak ez garelari buruzkoa da.